Misioa, bisioa eta balioak

Misioa, bisioa eta balioak

Gure lan eta kudeaketaren filosofian hiru zutabe horien bitartez nortasun propioa izatea.

ULMA Packaging-en argi daukagu gure bezeroei irtenbiderik onenak eskaintzeaz gain, modu egokian egiten dugula. Horregatik, oso presente ditugu gure misioa, bisioa eta balioak. Betiere, ULMA Taldearen berezko balioak ahaztu gabe.

  • Kooperazioa
  • Parte hartzea
  • Berrikuntza
  • Lehiakortasuna



Misioa

Gure bezeroen ontziratze-beharrak asetzea, irtenbide iraunkorrak eta lehiakorrak eskainiz, ahalik eta balio handiena emanez, merkatu globalaren ikuspegiarekin eta hurbiltasuna eta zerbitzua bermatuz.

Bisioa

Packaging-aren inguruan lehiarako eta balio handiko irtenbideak garatzeko aukeratutako bidelagunak izatea, pertsona konprometitu eta ilusionatuek osatutako proiektu sozioenpresarial erakargarri batekin.



BALIOAK

Bezeroa ezagutzen eta entzuten dugu, sortzen zaizkien beharrei eta hartzen ditugun konpromisoei modu eraginkor eta azkarrean erantzuten diegu. Hori guztia bezero denekin tratu atsegin eta hurbilarekin, bereizketarik gabe. Zerbitzua, malgutasuna, disponibilitatea eta bezeroarekiko etengabeko arreta dira gure nortasun-ezaugarriak.



Dugun gainditze-espirituak etengabe bultzatzen gaitu gure produktuak eta zerbitzuak, kanpokoak zein barrukoak, modu arin eta eraginkorrean hobetzera. Proaktiboak eta ekintzaileak gara, eta gure etengabeko ikaskuntzarekin konprometituta gaude, maila indibidualean eta antolaketan hobetzeko.



Zintzoak, argiak eta hitzekoak gara. Modu ireki eta gardenean harremantzen gara, taldea osatzen dugun pertsonen eta gure bezero eta aliatuen artean konfiantzazko harreman iraunkorrak eta elkarrekiko onurarako harremanak eraikitzea bilatuz.



Gure jarduerak presentzia du mundu osoan; horregatik, gure bezeroekin, hornitzaileekin eta aliatuekin konektatuta gaude, eta pentsamolde irekia garatu behar dugu, munduko edozein lekutan sinergia posible guztiak aprobetxatzeko, gure proiektua hazteko.



Hurbiltasuna eta errespetua gure harremanaren oinarri diren taldea gara. Talde-ikuspegiarekin bat gatoz, eta interes partikularren gainetik guztion ongizatea lehenesten duten erabakiak geure egiten ditugu, emaitzak lortzeko. Guztiok arduratzen gara lankideak zainduak eta lagunduak sentitzeaz, hazi ahal izan daitezen eta beren onena eman dezaten.



"Izan zirelako gara. Garelako, izango dira". Badakigu gure egungo proiektua gure aurrekoen ahaleginaren eta gainditze-espirituaren herentzia dela; horregatik, gure gain hartzen dugu proiektu sozio-enpresariala denboran sendo, lehiakor eta iraunkor egiteko erantzukizuna, gizarteari eta etorkizuneko belaunaldiei aberastasuna sor diezaien.



Open button

Jarri gurekin harremanetan

Datuen babeserako eta cookien politika onartzen dut.