Mantentze lan prebentiboak

Mantentze lan prebentiboak

Zuzenketarik onena aurreratzen dena da

ULMA Packagingen mantentze plan ezberdinak jartzen ditugu gure bezeroen zerbitzura, beharrezkoak diren egokitzapen eta zuzenketa guztiak garaiz egingo direla ziurtatzeko eta, horrekin, gure soluzioak are fidagarriagoak izan daitezen. Horrek programatu gabeko etenak minimizatzen edo saihesten ditu, ekipoen segurtasuna eta fidagarritasuna areagotzen ditu, eta kostuak murrizten ditu ekipoen eta erreminten bizitza erabilgarria luzatzen baitu.

Mantentze zerbitzu pertsonalizatuak.
Bezeroen behar eta eskakizunetara egokitutako mantentze lanen paketeak eskaintzen ditugu. Horien barruan sartzen da bisita kopuru erregulatu bat urtean, zeinetan ULMAko teknikari espezializatuek instalazio guztia sakon aztertzen duten, mekanismo, kontrol eta segurtasun gailu guztien egoeran arreta berezia jarrita.
Makina bakoitzaren checklist pertsonalizatua.
Gure teknikari espezializatuek ikuskapen zehatzak egiten dituzte gorabehera garestiak prebenitzeko, eta mantentze lanen programa estandarizatu bat gauzatzen dute eraginkortasuna bermatzeko.
Txostena eta jarraipena.
Bisita amaitzean, bezeroari txosten oso bat ematen diogu. Txostenean, egindako jarduerak laburtzen dira, antzemandako gorabeherei buruz ohartarazten da eta hurrengo bisitarako programatutako zereginak zehazten dira.

Gure makinek ontziratze prozesuen konektagarritasuna, integrazioa eta kontrola ahalbidetzen duten funtzionaltasunak dituzte. Horretarako, Mantentze lan Prebentiboen laguntzailea izeneko mantentze lanen programazio adimenduneko modulu bat dugu. Bisitatu gure SMART MACHINES atala horri buruz gehiago jakiteko.

Onurak
Sistemak modernizatzeko eta hobetzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure bezeroen ekoizpen-behar aldakorretara egokitzeko eta gure berrikuntza-taldeak garatutako azken teknologiak txertatzeko.

Onurak

√ Mantentze lanetan ustekabeko gastuak saihesten ditu
√ Matxuragatiko esku hartzeak murrizten ditu
√ Kontrol eta plangintza hobea ahalbidetzen du
√ Ekipoen bizitza baliagarria luzatzen du
√ OEE hobetzen du denboran zehar
√ Instalazioetako segurtasuna maximizatzen du

Open button

Jarri gurekin harremanetan

Datuen babeserako eta cookien politika onartzen dut.