Automatizazioa eta eraginkortasuna: ezagutu gure berrikuntzak, IBA 2025ean

Aurten, prozesuaren fase bakoitza optimizatzen duten teknologiak eramango ditugu IBAra, abiadura handiko biltzaileetatik hasi eta ahokatzeko eta paletizatzeko soluzioak dituzten lerro automatizatuetara, guztia denbora murrizteko, hondakinak gutxitzeko eta langileen lana errazteko pentsatuta. Gainera, erakutsiko dugu material birziklagarriak eta zigilatzeko eta formatzeko teknologia aurreratuak sartzeak aukera ematen duela jasangarritasunaren eta errentagarritasunaren arteko oreka perfektua lortzeko.
Tortillak ontziratzeko soluzio malgu eta eraginkorra, IBA 2025ean
Ontziaren kostu optimizatuarekin formatuetan ahalik eta aldakortasun handiena bilatzen duten bezeroentzat, gure Flow Pack ontziratzeko makinak tortillak ontziratzeko soluzio eraginkorra eskaintzen du, doitasuna, azkartasuna eta moldagarritasuna konbinatuz. Makina horiek nabarmentzekoak dira berriro ixteko moduko ontzien aukera ugari eskaintzeko duten gaitasunagatik, horrek produktuaren kontserbazioa eta kontsumitzailearen esperientzia hobetzen baititu. Hona hemen eskuragarri dauden aukerak:
- Itsasgarria, ontziaren luzetarako edo zeharkako noranzkoan
- Zipperra, ontziaren luzetarako edo zeharkako noranzkoan
Gainera, luzetarako zipperrarekin atmosfera aldatuan ontziratzeko teknologiak (MAP) produktuaren freskotasuna luzatzea ahalbidetzen du, eta kalitatea arriskuan jarri gabe, ontzi praktiko eta funtzionala ziurtatzen du. Irtenbide aproposa da, ontziratze prozesua ahalik eta malgutasun eta eraginkortasun handienarekin optimizatu nahi dutenentzat.
Hanburgesako opilak eta ogiak ontziratzeko lerro automatikoa, kaxa plastikoan ahokadura automatikoarekin
Hanburgesako opilak eta ogiak ontziratzeko eta ahokatzeko soluzio erabat automatizatua ere izango dugu. Hain zuzen, eraginkortasuna maximizatzeko, eskuzko manipulazioa murrizteko eta prozesu jasangarriagoa eta seguruagoa bermatzeko dago diseinatua.
Lerro hau funtsezko bi teknologiek osatzen dute:
Flow Pack ARTIC ontziratzeko makina:
Errendimendu eta aldakortasun handiko ekipamendua da, opilak paper zuntzean oinarritutako film jasangarri bat erabiliz ontziratzeko gai dena, plastikoen erabilera murriztuta, eta merkatuak jasangarritasunaren eta ekodiseinuaren arloan dituen eskakizunekin lerrokatuta. Bere teknologia aurreratuak kalitate handiko zigilatzeak eta produktuaren babes optimoa bermatzen ditu, bere freskotasuna eta itxura ona gordeta.
Malgutasun handiko ahokatzeko makina automatikoa:
Sistema honek kaxa plastikoaren mota eta formatua konfiguratzeko aukera ematen du, hainbat ekoizpen beharretara egokituta. Gainera, ontzien mosaikoa pertsonalizatzea ahalbidetzen du, ahokatzean espazioaren erabilera optimizatuz eta manipulazio eraginkorra ziurtatuz. Daukan automatizazio aurreratuari esker, eskuzko esku hartzea murrizten da, bai eta trazabilitatea hobetu, eta ekoizpen fluxu jarraitua eta zehatza ziurtatzen ere.
Abiadura eta aldakortasun handia, ogi izoztuak ontziratzean
Azkenik, ULMA Packagingeko ekipamenduen multzoa abiadura handiko biltzaile bertikal batek osatuko du, ogi izoztuak modu eraginkorrean ontziratzeko diseinatutakoa. Ekipamendu honen ezaugarri berezia da aldakortasun handia daukala, hainbat film mota (LDPE, BOPE, ijeztuak...) erabiltzea ahalbidetzen baitu, zigilatzeko baraila aldatu beharrik gabe, doikuntza denborak murriztuz eta eraginkortasuna hobetuz. Gainera, tutu formatzailea alde batera baskulatzeko sistema bat du, eta horrek erraztu egiten du hura aldatzea eta garbitzea. 4.0 Industriako funtzio aurreratuekin, VTC 840k zehaztasun, konektagarritasun eta monitorizazio handiagoa eskaintzen du denbora errealean. Hala, ekoizpena optimizatzen du, eta okintza eta gozogintza izoztuaren industriarako irtenbide fidagarri eta eraginkorra bermatzen du.
ULMA Packagingek RAMA sartu du IBA 2025ean: ontziratze eraginkorrago baterako aliantza
Berriki RAMA erosi ondoren, ULMA Packagingek okintzaren eta gozogintzaren industrian automatizazioa eta irtenbide osoak integratzearen aldeko apustua indartu du. IBA 2025ean, ontziratzeko gure lehen soluzio aurreratuak aurkeztuko ditugu, RAMAren teknologiarekin batera, bigarren ontziratzean eta lerroaren amaieran espezialista baita.
Lotura estrategiko honi esker, ontziratze lerro erabat integratuak eskain ditzakegu, prozesuaren fase bakoitza optimizatuz: produktua ontziratzen denetik paletizatu arte. Automatizazioari esker, ekoizleei eraginkortasuna hobetzen, kostuak murrizten eta ontzi bakoitzean kalitate handiena bermatzen laguntzen diegu.
9. halla, A21 standa
IBA 2025eko edizio honetan, ULMA Packaging 9. hallean egongo da, A21 standean, eta, bertan, okintzako, gozogintzako eta snack produktuak ontziratzeko soluziorik aurreratuenak aurkeztuko ditugu. Ezagutu nola gure automatizazio, jasangarritasun eta eraginkortasun teknologiek zure ekoizpen prozesua eralda dezaketen.
Gehiago jakin edo gure taldearekin hitzordu bat ezarri nahi baduzu, ez izan zalantzarik, eta jarri gurekin harremanetan. IBA 2025ean ikusiko dugu elkar!