Automatizazioa, higienea eta jasangarritasuna: ULMA Packaging IFFA 2025 azokan

Merkatuak gero eta ontziratze soluzio automatiko, jasangarri eta higienizagarri gehiago eskatzen ditu, produktuen propietateen kalitatea gordetzeko baliagarriak izaten baitira.
Horregatik, merkatuko liderretako bat garen aldetik, gure konpromisoa da bizitza erabilgarri luzeko ontziratzeko soluzioak eskaintzea, elikagaien segurtasuna bermatzeko, OEEren balio optimoak ahalbidetzen dituzten aldaketa eta doikuntza sistemak dituzten makina eta lerro automatikoekin.
1.000 metro koadroko gunea izango dugu, eta bisitariek eraginkortasun handiko lerroak eta ekipoak ikusi ahal izango dituzte, industriaren eskakizun zorrotzenak betetzen dituzten higienerako estandarrak dituzten diseinuekin.
Lerro osoen automatizazioa
Ontziratze lerro oso batzuk aurkeztuko ditugu, lehen eta bigarren ontziratzetik paletizaziora arte, haragiaren sektoreko automatizazioarekin eta eraginkortasunarekin daukagun konpromisoa azpimarratzeko. Soluzio jasangarri eta berritzaileak dira, 4.0. Industriaren aurrerapenei esker dagoeneko ekoizpen plantetan integratuak izateko prest daudenak, bezeroei ekoizpena optimizatzeko, kostuak murrizteko eta elikagaien segurtasuna hobetzeko aukera emateko, eta, hala, merkatuaren eskakizunetara egokitzeko.
Errendimendu handiko TFX termoformatzaileen gama berria
Diseinu higienikoko TFX termoformatzaile berriak aurkeztuko ditugu. Makina horiek errendimendu handia eta lanerako erabilgarritasuna dutelako nabarmentzen dira, material jasangarriekin kalitate handiko ontziak sortuta. Ontziratze prozesua optimizatzeko teknologia aurreratuak txertatu ditugu, hala nola produktibitatea %10eraino hobetzea ahalbidetzen duen mugimenduen sinkronizazioa, edo ziklo denbora %20ra arte murrizten duen hutseko sistemaren diseinu berria, ekoizpen arinagoa eta eraginkorragoa lortzeko baliagarria.
Flow Pack FM 400, ontziratzeko makina berria
Era berean FM 400 berria aurkeztuko dugu; alegia, Flow Pack ontziratzeko makina, produktu freskoetan MAP aplikazioetarako diseinatua. Daukan Long-Dwell buruak abiadura handiko (150ppm-ra arte) zigilatze hermetikoak bermatzen ditu, freskotasuna zainduz eta produktuaren bizitza baliagarria luzatuz. Altzairu herdoilgaitzezko diseinua daukanez –urarekin eta kimikoekin garbitzeko egokia–, eta gutxieneko IP66 babesa duten osagaiak dituenez, ingurune zorrotzetan iraunkortasun eta segurtasun handiena ziurtatzen du. FM 400ek abiadura, higienea eta eraginkortasuna uztartzen ditu, eta, horrenbestez, produktibitatea optimizatzen da, eta eragikera kostuak murrizten dira.
Ekipo higienizagarrien gama handitu dugu
Elikagaien higienearekin eta segurtasunarekin dugun etengabeko konpromisoaren adierazle, gure Flow Pack ekipo higienikoen sorta zabala erakutsiko dugu. Gure TFS termoformatzaileak, TSA erretiluak zigilatzeko makinak eta VTC poltsaratzeko makina bertikalak bezala, makina horiek garbiketa intentsiboko prozesuak jasateko eginda daude, haragi industrian higiene estandar gorenak betez.
Prestazio handiko termozigilatzeko lerroak
Termozigilatzeko hainbat lerro oso aurkeztuko ditugu; tartean, haragi xehatu, hanburgesa eta haragi xerratuetarako karga automatikoko soluzioak, bai MAPean bai SKINean. Lerro horiek abiaduragatik eta aldakortasunagatik nabarmentzen dira, eta aukera ematen dute plastikozko edo kartoizko erretiluak zigilatzeko, hainbat produktutara egokitzeko aldaketa azkar eta errazak eginda.
Abiadura handiko TSA 875s malguko SKIN konfigurazioa erakutsiko dugu, minutuko 13 ziklotarainokoa, kartoi lauko erretiluetarako LEAFSKIN eta erretilu plastikoetarako R-SKIN aplikazioetarako. R-Skin™teknologia-ren bidez, erretiluaren lodiera %50 murriztea lortzen da. Gainera, CUT-ON TRAY sistema erakutsiko dugu. Sistema honek ebaketa prozesua optimizatzen du, eta film eta plastikoaren erabilera murriztea dakar.
Produktu fresko eta izoztuetarako ontziratze bertikaleko lerroa
VTC 840, hain zuzen, Produktu fresko eta izoztuetarako ontziratze bertikaleko lerro bat da, TightBag™ teknologia duena. Horri esker, ontzi barruko airea murriztu daiteke, hura zulatu gabe; hala, kutsatzea saihesten da, eta poltsaren tamaina produktura doitzeko aukera izaten da. Horrenbestez, logistikoki aurreztu egiten da, eta hondakin gutxiago sortzen da. SealFlex™-ek soldadura sistema ere barne hartzen du. Bateragarria da hainbat materialekin, hala nola paperarekin. Era horretan, aldaketa denborak murrizten ditu, eta makinaren erabilgarritasun teknikoa hobetzen du.
ULMA Packagingek RAMA txertatu du IFFA azokan
Berriki hasi gara RAMAn parte hartzen. Horregatik, IFFA 2025 azokan, RAMAren belaunaldi berriko kartoi formatzaile bat aurkeztuko dugu. Aliantza honek automatizazioarekin eta soluzio osoen integrazioarekin dugun konpromisoa indartzen du, eta haragiaren industriako gure eraginkortasuna handitzen da. Ezagutu, gure standean, lotura horrek nola bultzatzen duen berrikuntza ontziratze prozesuan.
Datozen asteetan, IFFA 2025 azokan izango dugun presentziari eta bertan aurkeztuko ditugun ontziratze soluzio berritzaileenei buruzko berrikuntza gehiago partekatzen jarraituko dugu.
Beti bezala, pozik hartuko ditugu berrikuntza horiek bertatik bertara ezagutzeko gure standera hurbiltzen diren bisitari guztiak (12.1. halla, C98 standa). Ez izan zalantzarik, eta jarri gurekin harremanetan, hitzordua finkatzeko.