ULMA Packaging Prosweets 2025era itzuli da gozoen eta gozogintzaren sektorerako irtenbide berritzaileenekin

2024/12/16
2025eko otsailaren 2tik 5era, ProSweets azokak, gozogintzaren eta snacken industriari eskainitako nazioarteko azoka liderrak, 2025eko edizioa egingo du Kolonian, Alemanian, eta ULMA Packaging han egongo da berriro berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin eta automatizazioarekin duen konpromisoa berretsita, sektorearen erronkei aurre egiteko funtsezko elementuak baitira.

Zer aurki dezakezu standean? - 10.1 Halla, F051 Standa

Gure bezeroen behar espezifikoetara gero eta gehiago egokitzeko konpromisoarekin, gozogintzaren eta snacken industriarako berariaz diseinatu ditugun azken garapenetako batzuk erakutsiko ditugu.

Ezagutu Flow Pack FR 400 TWIN biltzeko makina

FR 400 twin albistea.jpeg

Ekoizpen handiko ontziratze horizontaleko makina bat, gozo, txokolate eta galleten sektoreetara zuzendua. Bi batean kontzeptuaren barruan eta diseinu trinkoarekin, produkzio eskaera handietarako irtenbide egokiena da.

  • Bi makina batean: %50 leku gutxiago behar du, beraz, ekoizpen plantan behar den eremua optimizatzeko ezin hobea.

  • Errendimendu handia: ekoizpen abiadurak, 2 x 70 metro/min eta 2 x 700 ontzi/min ere bai.

  • Erabiltzeko eta mantentzeko erraztasuna: armairu elektrikoa goiko aldean kokatzen da sarbidea bi aldeetatik libre egoteko eta edozein eragiketa errazteko.

  • HMI bakarra: interfaze lagunkoia, bi makinak kontrol panel bakar baten bidez kontrolatzea ahalbidetzen duena.

Sakatu hemen gehiago jakiteko.

Ezagutu VTC 800R biltzeko makina bertikala

albistea2-1.jpg

Makina honek, Doypack ontziak eta kuxin itxurako ontziak egiteko moldakortasunagatik ezaguna denak, ULMAk patentatutako PLUS-CUT ebaketa sistema berria du, ontziratzeko makina bertikalen gaman eskuragarri dagoena eta abantaila hauek eskaintzen dituena:

  • Ontziaren estetika: premium akaberako doypack ontziak.

  • Errendimendu handia: gehienez ere 80 ontzi/min

  • Ontzi ekonomikoa: ontziaren kostuan %50 ere aurrezten da, aurreformatutako doypack poltsekin alderatuta.

  • Ebakinik gabeko ontzia, ontzi bakoitzaren luzeran 4 mm film aurreztuta.

Sakatu hemen gehiago jakiteko.

Hall 10.1 Stand F051

ULMA Packagingen gozogintzaren eta snacken sektorerako irtenbide onenak eskaintzeko konpromisoa dugu. Bisitatu gaitzazu Prosweets 2025ean eta