ULMA Packagingek energia berriztagarriak instalatzeko laguntza jaso du

2025/04/20
ULMA Packagingek finantzaketa publikoa jaso du, Oñatiko Zubillaga auzoan dituen mekanizazio instalazio berrietan plaka fotovoltaikoak jartzeko. Era horretan, ULMA Packagingek eutsi egingo dio bere jardueren jasangarritasunarekin eta gure ingurunearekiko eta planetarekiko errespetuarekin duen konpromisoari.

Ekonomia zirkularraren kontzeptuarekin bat eginda, #ULMAweCare proiektuak mugarri garrantzitsuak ezartzen jarraitzen du, ULMA Packagingen jarduerak daukan ingurumen inpaktua murrizteari dagokionez.

Orain arte, jasangarritasunean jarri du enfasirik handiena, bere makinek ekoizten dituzten ontzi jasangarriak ardatz hartuta. Hala, ontziratzeko materialaren erabilera murriztea eta material birziklagarriagoekin ordezkatzea lortu du.

Hala ere, jasangarritasunean enpresa erreferente bihurtzeko eta ahalik eta karbono aztarna txikiena sortzeko helburuaren barruan, lehen mugarria izan zen erabakitzea kontratatutako energiaren %100 jatorri berriztagarrikoa izango zela.

Urtean 1.333 tn CO2 murriztea

Soil-soilik energia berdea erabiltzeko erabaki horrek urtean 1.333 tn CO2 murriztea ekarri du Oñatiko zentroetan, ekoizpen jarduera osorako.

930 kW-ko ahalmena, eguzki plaketan

Eguzki plaken bidez energia berdea sortzeko egindako inbertsioa izan da aurrerapen handiena ekarri duen hurrengo mugarria.

Gaur egun, zelula fotovoltaikoak instalatu dira ekoizpen zentroetako bitan, 250 kW sortzeko ahalmenarekin.

Dimentsio handiagoa duen proiektu honek lehen aipatutako bietan beste bi ekoizpen zentro sartzea aurreikusten du, eta, beraz, proiektua amaituta dagoenean, 930 kW arte hornitzeko gai izango da.

Erakundeen babesa

Plan horietan aurrera egiteko, ULMA Packagingek IDAEren babesa jaso du, horretarako prestatutako programen esparruan, eta horrek proiektua gauzatzea erraztu du. Informazio gehiago - hemen


banerra_eus.jpg

Zero aztarnarantz

Karbono aztarna murriztea enpresa askoren estrategia markatzen ari den funtsezko alderdietako bat da. Izan ere, enpresa horiek –tartean dago ULMA Packaging– uste dute beren jardueraren ingurumen inpaktua murrizteak gaur egungo eta etorkizun hurbileko lan ardatz nagusietako bat izan behar duela.