Nire ULMA bezeroaren ataria da, eta funtzionalitate ugari aurki ditzakegu bertan; besteak beste, piezen bilaketa, eskaintza, eskaera eta jarraipena ordezko piezen kudeaketan eta makinen dokumentazioa.
Gainera, Nire ULMAra konektatuta dauden ekipoei, makina bakoitzaren eta haren adierazleen (erabilgarritasuna, errendimendua eta kalitatea) OEE eraginkortasunaren online eta off line monitorizazioa eta analisia egiten zaie; baita 12 hilabete arteko antzinatasuna duten ekipo horien mezuen eta alarmen historikoa ere.
Produkzio-datuak denbora errealean bistaratzen eta aztertzen dira, prozesuaren galerak errazago identifikatu eta erabakiak atzerapenik gabe hartzeko.
Sarbidea pertsonalizatua da bezero bakoitzarentzat login pertsonal baten bidez, eta denbora errealean sartzen da instalazioetara Interneteko konexioa duen edozein gailutatik, bi aldeek konfidentzialtasun-akordio bat onartu ondoren.
» Ekipoei buruzko informazioa» Makinaren dokumentazioa
» Ordezko piezen kudeaketa
» Produkzio-datuak biltzea eta segimendua egitea