You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) FM 300
Product Menu

FM 300

Flow Pack makina biltzaile horizontal hau (HFFS), erabat hermetikoak diren hiru soldadura eginez, kuxin motako ontzia egiten du elikagai freskoak atmosfera eraldatuan ontziratzeko (MAP). Prestazio maila altua.

FM 300

 

FM 300 modeloa, berez, produktu freskoak eta galkorrak hiru soldadurako eta "Flow Pack" formatuko (kuxina) ontzi batean ontziratzeko garatu den makina bat da.

Modelo hau ULMA Packagingeko Teknologia Zentroko teknikarien eta ikertzaileen talde misto batek garatu du, eta emaitza hauxe izan da: azken aurrerapen teknologikoak daramatzan makina bat, elikaduraren sektorearen eskakizun zorrotzenei erantzuteko baliagarria dena.

Makina goitik behera altzairu herdoilgaitzez eraikita dago, eta plaka bertikalean diseinatuta. Hezetasunaren kontrako babes maila handia du eta atal desmuntagarritan diseinatu da, erraz garbitu eta higienizatu ahal izateko. Hori guztia dela eta, FM 300 modeloa makina biltzaile bikaina da produktu freskoak eta galkorrak ontziratzeko.

FM 300 modeloak soldadura luzeko buru bat dauka, bi motorrekin. Horri esker, buruak malgutasun handia du eta kalitate handiko soldadura hermetikoak lortzeko aukera ematen du MAP ontziraketarako prestatutako bertsioetan; hori guztia produkzio maila altuei uko egin barik.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Makina elektroniko honek PC industrial baten bidez sinkronizatutako eta kontrolatutako motor independenteak ditu. Hori dela eta, makina malgutasun eta moldakortasun handikoa da eta, aldi berean, formatu aldaketak modu arin eta errazean egitea ahalbidetzen du.
  • Altzairu herdoilgaitzez eraikia eta plaka bertikalean diseinatua, makinaren higiene eta garbitasunik handiena lortzeko. Hondakinak pilatzea ekiditen du eta bai elementu mekanikoetara bai elektrikoetara erraz irits daiteke mantentze lanak egiteko.
  • Uhal garraiatzailea erraz eta erreminta barik desmuntatzeko moduan diseinatuta dago, eta horrek garbiketa eta higienizazio lanak samurtzen ditu.
  • Bobina euskarriak aurrealdetik du sarbidea, eta oratze sistema pneumatikoa da, film bobinak erraz kargatu ahal izateko.
  • Moldea zabalgarria eta unibertsala da, eta filma, halatan, ontziratu beharreko askotariko produktuetara egokitzen da.
  • Produktuaren garaiera memorizatzeko sistemak aukera ematen du automatikoki doitzeko, batetik, luzetarako soldadura sistema, eta, bestetik, zeharkako soldadura barailen zentroa.
  • Soldadura luzeko baraila burua bi motor independenteren bidez kontrolatzen da. Horri esker, makina oso malgua da, buruaren zikloa optimizatzeko aukera ematen baitu. Gainera, MAP aplikazioetan soldadura hermetikoak lortzea ahalbidetzen du, produkzio maila altu bati uko egin barik.
  • Luzetarako soldadurako arrabol pare desberdinen tenperatura eta goi nahiz behe barailen tenperatura, bakoitza bere aldetik doitzen da. Tenperatura, gainera, makinaren pantailan integratuta dauden doitasun handiko tenperatura erregulagailuen bidez kontrolatzen da.
  • Makinaren aginte panela beso mugikor baten gainean eta eskuragarri kokatuta dago, eta badu ukimen pantaila bat makinaren parametroak modu errazean kontrolatzeko.
  • "Produkturik ez - Poltsarik ez" eta "barailetan gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna" funtzioak estandarrak dira makinan.


AUKERA NAGUSIAK

  • Film desberdinetarako bertsioak (BOPP, film atzeragarria, OPA/PE film ijeztuak eta antzekoak...)
  • Film inprimatua zentratzeko sistema zuzentzailea, zelula fotoelektriko bidez.
  • Hondar oxigenoa analizatzeko "on line" moduluak.
  • Mota eta luzera desberdinetako elikadura orgak.
  • Kodetze sistema desberdinak. Produkzioa kontrolatzeko sistemetarako konexioa.