ATLANTA
Flow Pack makina biltzaile horizontala (HFFS) hiru soldadurako makina bat da eta kuxin moduko enbasea egiten du, prestazio maila altuarekin.
ULMAk, bere ekipamenduetan azken garapen teknologikoak eskaintzeko apustuan, ardatzen kontrol elektroniko bat gehitu du ATLANTA familiako bertsio berri guztietan.
ATLANTA modeloaren bertsio berria makina biltzaile horizontal bat da, fidagarritasun egiaztatua duena, merkatuan duen ezarpen handiaren abalarekin, eta bertan makina elektronikoen onura guztiak gehitu dira.
ULMA makinen berezko sendotasun, erabilerraztasun eta fidagarritasunaz gain, makina honek aldagarritasun handia eskaintzen du formatuaren aldaketei dagokienez, eta diseinu ergonomikoa, makinaren higienea eta garbitasuna errazteko; gainera, mota askotako elikagailu automatikoak eta erdiautomatikoak gehitu daitezke.
Alderdi horiei esker, ATLANTA modeloko biltzeko makinak produkzio ertain-altuak dituzten bezeroen beharrak ase ditzake, edo enbasatzeko lerro automatiko batean makina biltzaile bat gehitu behar duten instalazioetan.
EZAUGARRI TEKNIKOAK
- Plaka bertikalean eraikia, makinaren higiene eta garbitasunik handiena lortzeko.
- Elementu mekanikoetan eta elektrikoetan sartzeko erraztasuna, mantentze lanetarako.
- Lanerako noranzkoa ezkerretik eskuinerantz.
- Baraila birakariak zeharka soldatuak, esfortzuen mugagailu elektronikoarekin.
- Hiru arrabol pare soldadurazko, eta filmaren luzerako arrastatzea.
- Bobina euskarri autozentratzailea balazta balantzadunarekin.
- Elikadura orga, 2 metro luze.
- Konformazioko molde zabalgarria.
- Parametroen doikuntza (formatuaren luzera, palaren kokapena...) ukimenezko pantailatik.
- 5"-ko ukimen pantaila monokromoa, makinaren parametroak doitzeko eta egoerari buruzko diagnostikoa eta informazioa lortzeko.
- 99 produkturen parametroak ere memorizatu ditzake.
AUKERA NAGUSIAK
- Elikadura orga mota eta luzera desberdinetakoak.
- Elikadura automatikorako hainbat sistema.
- "Produkturik ez - Poltsarik ez" funtzioa.
- "Gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna - Poltsa bikoitza" funtzioa.
- Film inprimatua zentratzeko fotozelula.
- Bobina euskarri bikoitz autozentratzailea.
- Bobina aldaketa automatikoa.
- Makinak ezkerreko bertsioa du.
- Bertsio herdoilgaitza ingurune hezeetarako.
- SP bertsioa poliolefina atzeragarrietarako.
- DC bertsioa "D Cam" barailarekin film laminatuetarako.