You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) SIENNA
Product Menu

SIENNA

Flow Pack makina biltzaile horizontal hau (HFFS) hiru soldadurako makina bat da, kuxin motako ontzia egiten du eta produktu irregularretarako nahiz arrastatze gaitzeko produktuetarako garapen berritzaileenak txertatzen ditu, ontzian gas injekzioa egiteko aukerarekin (MAP).

SIENNA

SIENNA familia berria, berez, ULMA Packagingek berrikuntzaren alde eta bere produktuen garapen teknologikoaren alde egindako apustu sendoaren emaitza da. Ondorioz, prestazioak hobetzeaz gainera, erabiltzailearen jarduna errazten duen makina familia berri bat izatea lortu dugu.

SIENNA familia berriak, malgutasun eta moldakortasun handiagoa (burua mugitzeko motor independente bat duela eta)  gehitu die ULMA makinen betiko sendotasun, erabilerraztasun eta fidagarritasunari. Gainera, erabilerraztasunean ere hobera egin da, parametroetara ukimen pantaila bidez sar daiteke eta.

SIENNA familia berriari malgutasun handia, egiaztatutako fidagarritasuna eta berrikuntza teknologikoa aplikatu zaizkio; hori dela eta, makina hau bikaina da elikaduraren sektoreko eta, bereziki, nekazaritzaren, okelaren, esnekien eta abarreko sektoreetako aplikazio gama zabal baterako.


EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Makina elektroniko honek elektronikoki sinkronizatutako motor independenteak dauzka.
  • Altzairu herdoilgaitzez eraikia eta plaka bertikalean diseinatua, makinaren higiene eta garbitasunik handiena lortzeko. Elementu mekanikoetan eta elektrikoetan sartzeko erraztasuna, mantentze lanetarako.
  • Luzetarako soldadura sistemak erregulagailu motorizatua darama doikuntza errazteko.
  • Zeharkako soldadura sistemak soldadura luzeko burua dauka, 400 mm-ko zabalera duena. Buruak motor independente bat dauka; horri esker, makinak malgutasun handia du, aukera ematen baitu zeharkako soldaduraren zikloa optimizatzeko eta gutxieneko luzera duten paketeak lortzeko.
  • Bobina euskarria erraz iristeko moduan dago eta, horri esker, bobina astunak samur kargatzen dira. Filma desbobinatzeko sistema motorizatu bat dauka, eta horrek makinaren funtzionamendua optimizatzen du.
  • 2 metro luze den elikadura orga.
  • Ukimen pantaila bat du makinaren parametroak modu errazean kontrolatzeko. Makinaren parametro desberdinak doitzeko aukera ematen du; horien artean: ontziaren luzera, abiadura, soldatze denbora, etab.
  • "Produkturik ez - Poltsarik ez" eta "barailetan gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna" funtzioak estandarrak dira makinan.

AUKERA NAGUSIAK

  • Film atzeragarrirako bertsioa (poliolefina).
  • BOPP edota film atzeragarrirako bertsio mistoa.
  • Dentsitate baxuko polietileno filmerako bertsioa (LDPE).
  • Mota eta luzera desberdinetako elikadura orgak.
  • Kodetze sistema desberdinak.
  • Film inprimatua zentratzeko sistema zuzentzailea, zelula fotoelektriko bidezkoa.
  • Uhal bidezko itxitura produktu motzetarako.