You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) FV 45
Product Menu

FV 45

Flow Pack makina biltzaile horizontala (HFFS), FLOW-VAC® motakoa, barrera film atzeragarrizko bobina bakar batetik abiatu eta hutseko ontzi bat sortzen duena. Denetariko elikagaietarako. Prestazio maila ertain-altua.

FV 45

ULMA Packagingek eta SEALED AIRek elkarrekin garatu dute FLOW-VAC® ontziratze sistema. ULMA Packingek ontziratze ekipamendua diseinatu du eta fabrikatzen du, eta SEALED AIR, berriz, aplikazio honetarako CRYOVAC® filma hornitzeaz arduratzen da.

FLOW-VAC® sistema, berez, bobina behealdean daraman makina batean datza, non filmaren elikapena produktuaren azpitik egiten baita. Hori funtsezkoa da zigilatze eremua kutsatu ez dadin.

Hutserako poltsa produktuaren inguruan osatzen da, eta poltsaren luzeran (luzetarako soldadura) erabat hermetikoa den soldadura bat egiten da. FLOW-VAC® sistemak produktu bakoitzaren hasiera detektatzen du eta automatikoki sartzen du filmean; hala, produktu bakoitza kalitate handiko zeharkako soldadura hermetiko batez zigilatzen da. Soldadura sistema biok teknologiarik berrienaz ekipaturik daude, soldadurei ahalik eta fidagarritasunik handiena emateko helburuz. Luzetarako soldaduran sortzen den film soberakina enbasetik kendu eta ebakinak biltzeko sistema baten bidez jasotzen da.

ULMA FLOW-VAC® sistema etengabe eta automatikoki egokitzen zaio produktu kantitateari, eta produkzio lerroaren fluxuaren arabera aldatzen du abiadura.

FLOW-VAC® sistemaren kontrol elektronikoa, gainera, erabiltzailearentzat formatua aldatzea errazagoa izan dadin diseinatu da. Kontrolaren euskarria, berez, ukimen pantaila bat duen PC industrial batek eta Microsoft Windowsen oinarritutako software grafiko batek osatzen dute. PC industrialak sare desberdinetarako konexioa ahalbidetzen du, produkzioa kontrolatzea helburu.

CRYOVAC® barrera filma, produktuak luzetarako soldadura sistemarantz aurrera egin ahala desbobinatzen da. Horri esker, zeharkako soldadura kutsaduratik babesten da, produktua zigilatze eremuarekin kontaktuan jartzea ekiditen baita.

FLOW-VAC® sistema elikagaien sektorerako diseinatu da eta material herdoilgaitzez eraikia dago, holaxe bermatzen baita elikagaien sektore guztietan baldintza higienikoak optimoak izatea.

AUKERA NAGUSIAK

  • Makinak ezkerreko bertsioa du.
  • Kodetzaile desberdinak.
  • Film inprimatua zentratzeko fotozelula.
  • Irteera uhala (hainbat neurritan).
  • Elikadura uhala (hainbat neurritan).