You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) FLORIDA
Product Menu

FLORIDA

Flow Pack makina biltzaile horizontala (HFFS) hiru soldadurako makina bat da eta kuxin moduko enbasea egiten du, prestazio maila ertain-altuarekin.

FLORIDA

ULMAk beste urrats bat egin du bere ekipamenduetan azken garapen teknologikoak eskaintzeko apustuan, ardatzen kontrol elektroniko bat gehituz Flow-Pack enbasatzeko makinen gama osoan.

FLORIDA makina biltzaile horizontalaren bertsio berriak ardatzen kontrol elektronikoa gehitu du oinarrizko modeloan, ULMA flow-pack gaman.

Diseinatzeko eta fabrikatzeko prozesuaren oinarrian daude eraikuntzaren kalitatea, fidagarritasuna, erabilerraztasuna, higienea eta ergonomia, eta amaierako produktuak aplikazio aukera zabal bati erantzungo diola bermatzen da.

Emaitza makina biltzaile ezin hobea da, enpresa txiki eta ertainaren betebeharrik zorrotzenak betetzeko.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Plaka bertikalean eraikia, makinaren higiene eta garbitasunik handiena lortzeko.
  • Lanerako noranzkoa ezkerretik eskuinerantz.
  • Baraila birakariak zeharka soldatuak.
  • Luzera arrastatzeko hiru arrabol pare, soldadura eta filmaren tolestaketa.
  • Bobina euskarri autozentratzailea balaztarekin.
  • Elikadura orga, 2 metro luze.
  • Konformazioko molde zabalgarria.
  • Parametroen doikuntza (formatuaren luzera, palaren kokapena...) LCD pantailatik.
  • Kristal likidozko pantaila (LCD) zenbakizko teklatuarekin, makinaren parametroak doitzeko eta egoerari buruzko diagnostikoa eta informazioa lortzeko.

FLORIDA I BERTSIOA "OKINDEGI"-rako

  • Makinaren bertsio honek funtzionamendu etenkaria dauka, eta bereziki sortuta dago okindegien sektorearen beharrak asetzeko.
  • Poltsaren luzera doitu egiten da produktuaren luzeraren arabera, tenporizadorez hornitutako zelula fotoelektrikoa duen sistemaren bitartez.
  • Fotozelularen sentsibilitatea hautatzeko aukera, film motaren arabera (polipropilenoa edo zelulosa).
  • Elikadura orga uhalarekin.
  • FLORIDA I P BERTSIOA "PIPERRAK ENBASATZEKO"


  • Makinaren bertsio honek funtzionamendu etenkaria dauka, eta bereziki sortuta dago piper multzoak enbasatzeko, pisagailu batekin konbinatuta.
  • Poltsaren luzera doitu egiten da produktuaren luzeraren arabera, tenporizadorez hornitutako zelula fotoelektrikoa duen sistemaren bitartez.
  •  "Produkturik ez - Poltsarik ez" funtzioa.
  • Elikadura orga berezia, uhal garraiatzailearekin eta bi arraste palarekin.

AUKERA NAGUSIAK

  • Elikadura orga automatikoa erretiluetarako.
  • Elikadura orga mota eta luzera desberdinetakoak (bertsio etengabea).
  •  "Produkturik ez - Poltsarik ez" funtzioa.
  •  "Gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna - Poltsa bikoitza" funtzioa.
  • Film inprimatua zentratzeko fotozelula (bertsio etengabea).
  • Bobina euskarri bikoitz autozentratzailea.
  • Makinak ezkerreko bertsioa du.
  • Bertsio herdoilgaitza ingurune hezeetarako.

ERABILERRAZA - ALDAKETA AZKARRAK ERROREIK GABE - MALGUTASUN HANDIAGOA - PRODUKZIO HANDIAGOA - MANTENTZE LAN GUTXIAGO - AUTODIAGNOSTIKOA