You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) FM 200
Product Menu

FM 200

Flow Pack makina biltzaile horizontal hau (HFFS), erabat hermetikoak diren hiru soldadura eginez, kuxin motako ontzia egiten du elikagai freskoak atmosfera eraldatuan ontziratzeko (MAP). Prestazio maila ertain-altua.

FM 200

 

FM 200 modeloa, berez, produktu freskoak eta galkorrak hiru soldadurako eta "Flow Pack" formatuko (kuxina) ontzi batean ontziratzeko garatu den makina bat da.

FM 200 familia berria ULMA Packagingek berrikuntzaren alde eta bere produktuen garapen teknologikoaren alde egindako apustu sendoaren emaitza da. Ondorioz, prestazioak hobetzeaz gainera, erabiltzailearen jarduna errazten duen makina familia berri bat izatea lortu dugu.

FM 200 familia berriak malgutasun eta moldakortasun handiagoa gehitu die ULMA makinen betiko sendotasun, erabilerraztasun eta fidagarritasunari. Gainera, erabilerraztasunean ere hobera egin da, parametroetara ukimen pantaila bidez sar daiteke eta.

FM 200 familia berriari aplikatu zaizkion malgutasun, egiaztatutako fidagarritasun eta berrikuntza teknologikoari esker, makina familia hau bikaina da produktu freskoak eta galkorrak ontziratzeko aplikazio gama zabal baterako, behe bobina nahiz goi bobina bertsioak eskuragarri baitaude.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Makina elektroniko honek elektronikoki sinkronizatutako motor independenteak dauzka.
  • Altzairu herdoilgaitzez eraikia eta plaka bertikalean diseinatua, makinaren higiene eta garbitasunik handiena lortzeko. Elementu mekanikoetan eta elektrikoetan sartzeko erraztasuna, mantentze lanetarako.
  • 2 metro luze den elikadura orga (konfigurazio estandarrean).
  • Bobina euskarria erraz iristeko moduan dago eta, horri esker, bobina astunak samur kargatzen dira. Filma desbobinatzeko sistema motorizatu bat dauka, eta horrek makinaren funtzionamendua optimizatzen du.
  • Luzetarako soldadura sistemak erregulagailu motorizatua darama doikuntza errazteko.
  • Zeharkako soldadura sistemak soldadura luzeko burua dauka, eta barailetan gainpresioa egiteko sistemak soldaduren hermetikotasuna ziurtatzen du.
  • Buruak motor independente bat dauka; horri esker, makinak malgutasun handia du, aukera ematen baitu zeharkako soldaduraren zikloa optimizatzeko eta gutxieneko luzera duten paketeak lortzeko.
  • Ukimen pantaila bat du makinaren parametroak modu errazean kontrolatzeko. Makinaren parametro desberdinak doitzeko aukera ematen du; horien artean: ontziaren luzera, abiadura, soldatze denbora, etab.
  • "Produkturik ez - Poltsarik ez" eta "barailetan gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna" funtzioak estandarrak dira makinan.

AUKERA NAGUSIAK

  • OPA/PE barrera film ijezturako edo antzekoetarako bertsioa.
  • BDF barrera film atzeragarrirako bertsioa.
  • Film inprimatua zentratzeko sistema zuzentzailea, zelula fotoelektriko bidez.
  • Hondar oxigenoa analizatzeko "on line" moduluak.
  • Mota eta luzera desberdinetako elikadura orgak.
  • Kodetze sistema desberdinak.