You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) ARTIC
Product Menu

ARTIC

Flow Pack makina biltzaile horizontal hau (HFFS), erabat hermetikoak diren hiru soldadura eginez, kuxin motako ontzia egiten du elikagai freskoak atmosfera eraldatuan ontziratzeko (MAP). Prestazio mailarik altuena.

ARTIC

Ontziratzeko makina berri honek atmosfera eraldatuan (MAP) ontziratzen ditu produktu galkorrak, hala nola okela freskoa zein prozesatua, hegaztiak, hestebeteak, arraina, gazta, pizza, pasta freskoak, etab. Sistemak produktuen bizitza luzatzen du, enbasearen barruan babes gasen nahasketa bat sortzen baita.

LD (Long-Dwell) buru berriak mugimendu orbitala egiten du; horri esker, soldaduren hermetikotasuna bermatzeaz gainera, produkzio handiak lortzen dira. Buru berriarekin batera, azken belaunaldiko teknologia elektronikoa aplikatu zaio makinari. Gainera, garbitasunari nahiz higieneari eusteko bereziki diseinatuta dago makina. Hori guztia dela eta, ARTIC familiakoak makina ezin hobeak dira elikagaien sektoreko beharrei egoki erantzuteko.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Makina elektroniko honek elektronikoki sinkronizatutako motor independenteak dauzka.
  • Makina bereziki diseinatu da erraz garbitu ahal izateko eta baldintza higieniko optimoetan mantentzeko.
  • Altzairu herdoilgaitzez eraikia eta plaka bertikalean diseinatua, makinaren higiene eta garbitasunik handiena lortzeko.
  • Zeharkako soldadura sistema, mugimendu orbitala egiten duen Long-Dwell buruan oinarritzen da. Sistema horri esker, ontzi hermetikoak lortzen dira produkzio handitan eta barrera filma erabiliz.
  • Bobina euskarriak baditu bobinari oratzeko sistema pneumatiko bat eta filma desbobinatzeko sistema motorizatu bat.
  • 2 metro luze den elikadura orga.
  • Gasa injektatzeko sistema.
  • Makinaren parametroak ukimen pantaila monokromo bidez kontrolatzen dira, eta horrek makinaren parametro desberdinak doitzea ahalbidetzen du, esaterako: ontziaren luzera, abiadura, soldatze tenperaturak, etab.
  • "Produkturik ez - Poltsarik ez" eta "barailetan gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna" funtzioak estandarrak dira makinan.

AUKERA NAGUSIAK

  • Bertsio higienizagarria oso herdoilgaitzak diren materialez diseinatuta dago; gainera, diseinurako erabili diren irizpideek hondakinak pilatzea ekiditen dute, eta makina garbitzea eta higienizatzea errazten.
  • Behe bobinadun nahiz goi bobinadun bertsioak.
  • Film desberdinetarako bertsioak (barrera film ijeztuak, barrera film atzeragarria, "BDF"...)
  • Film inprimatua zentratzeko sistema zuzentzailea, zelula fotoelektriko bidez.
  • Hondar oxigenoa analizatzeko "on line" modulua.
  • Elikadura automatikorako sistema desberdinak.