You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) FOV 400
Product Menu

FOV 400

Makina biltzaile automatiko horizontal hau produktu gama zabal bat erdiko soldadura teilakatu batez (overlap) erretraktilatzeko nahiz poltsaratzeko diseinatu da.

FOV 400

 

FOV 400 makina biltzaile automatiko horizontala, berez, produktu gama zabal bat erdiko soldadura teilakatu batez (overlap) erretraktilatzeko nahiz poltsaratzeko diseinatu da.

FOV 400 makina biltzailea ULMA Packagingek berrikuntzaren alde eta bere produktuen garapen teknologikoaren alde egindako apustu sendoaren emaitza da. Makina ULMA Packagingeko Teknologia Zentroko teknikarien eta ikertzaileen talde misto batek garatu du, eta emaitza hauxe izan da: eraikuntza sendoko eta malgutasun nahiz moldakortasun handiko makina bat.

FOV 400 modeloak horren bereak dituen moldakortasunari eta malgutasunari esker, produktuen gama zabal bat ontzira daiteke formatu aldaketa bizkor eta errazen bidez, eta, era berean, bilgarrien material desberdinak konbinatu daitezke makina bakar batean. Makinaren eraikuntza sendoarekin batera, aipatzekoa PC industrial eta ukimen pantaila bidezko kontrol elektronikoa, bertatik kontrolatzen eta memorizatzen baitira parametro desberdinak.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • PC industrial bidez kontrolatutako makina elektronikoa, malgutasuna eta moldakortasuna handitzeko baliagarria.
  • Pintatutako altzairuzko bastidore sendo baten gainean eraikia.
  • Produktuaren elikadura sistemak pala bultzatzaileen bidez funtzionatzen du, zeharkako soldadura barailekin automatikoki eta eskuzko doikuntza barik sinkronizatuta.
  • Bobina euskarriak 850 mm-rainoko zabalera eta gehienez ere 350 mm-ko diametroa duten bi bobina har ditzake.
  • Formaketa moldea zabalgarria eta unibertsala da, eta filma, halatan, ontziratu beharreko askotariko produktuetara egokitzen da.
  • Luzetarako soldadura sistemak ionizatzaile bidez funtzionatzen du film atzeragarridun ontzietarako; edo bero emailea den sistema baten bidez, poltsaratzeko bada.
  • Zeharkako soldadura Long-Dwell buruaren bidez eta 400 mm-ko zabalera duten barailekin egiten da, brushless serbomotor batek eraginda.
  • Makinak badu "Produkturik ez - Poltsarik ez" funtzioa; hola, poltsa hutsak egitea ekiditen da. Gainera, makinaren elikadura orga gelditu ere ez da egiten, eta horrek produkzioa optimizatzen du.
  • Makinak ukimen pantaila bidezko aginte panel bat dauka. Panel horren bidez errazago programatzen eta kontrolatzen dira makinaren parametroak. Ondorioz, formatu aldaketak erraz eta azkar egiten dira.

AUKERA NAGUSIAK

  • Bertsio mistoa dago film atzeragarriz eta dentsitate baxuko polietilenoz lan egiteko (LDPE); manipulatzaileentzat ezin hobea.
  • Film inprimatua zentratzeko sistema zuzentzailea, zelula fotoelektriko bidez.
  • Produktu erregularretarako elikagailu automatikoa lerroan.
  • Mota eta luzera desberdinetako elikadura orgak.
  • Orri, etiketa eta abarretarako kargagailu mota desberdinak.