You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) FV 35
Product Menu

FV 35

Flow Pack makina biltzaile horizontala (HFFS), FLOW-VAC® motakoa, barrera film atzeragarrizko bobina bakar batetik abiatu eta hutseko ontzi bat sortzen duena. Okela ketu eta prozesatuetarako; baita gaztarako ere. Makina apropos askoa da, hala berean, txerri eta bildots okela ontziratzeko.

FV 35

 

ULMA Packagingek FLOW-VAC® sistema garatu du ontziratu beharreko produktuaren inguruan hutseko poltsa atzeragarri bat sortzeko.

Soluzio sinple baten bidez, FV 35 sistema berriak hutsean ontziratzeko prozesua automatizatzeko aukera ematen du, oso inbertsio lehiakorra eginda.

ULMAren FV 35 makinak bobina behealdean darama, CRYOVAC® barrera film atzeragarria darabil, eta ontziratu beharreko produktuaren azpian jartzen du. CRYOVAC® barrera film atzeragarria, produktuak luzetarako zigilatze sisteman aurrera egin ahala desbobinatzen da. Horri esker, luzetarako zigilatze eremua ez da kutsatzen, eremu horretan ez baitago produktuarekiko kontakturik.

Produktuaren inguruan hutseko poltsa sortzen den bitartean, poltsaren luzeran (luzetarako soldadura) erabat hermetikoa den soldadura bat osatzen da. Luzetarako soldaduran sortzen den material soberakina ontzitik kendu eta ebakinak biltzeko sistema batek jasotzen du. Horrela, ontziak itxura estetiko bikaina hartzen du, luzetarako soldadura estuari esker.

FLOW-VAC® sistemak produktu bakoitzaren hasiera detektatzen du eta automatikoki sartzen du filmean. Zeharkako soldadura, izatez, oso kalitate handiko soldadura bat da, erabat hermetikoa.

Elikagaien sektorerako diseinatuta eta goitik behera altzairu herdoilgaitzez fabrikatuta, FV 35 sistema soluzio perfektua da hutsean ontziratzeko prozesuak automatizatzeko; gainera, malgutasunari oso goian eusten dio.

ABANTAILA NAGUSIAK

  • Malgutasun handia.
  • Prozesuaren automatizazioa.
  • Produktibitate handia.
  • Film gutxiago kontsumitzen da.
  • Eskulan gutxiago.
  • Soldaduren kutsadura txikiagoa.
  • Huts ihes gutxiago.
  • Poltsen stock txikiagoa.