PV-550
Flow Pack makina biltzaile horizontala (HFFS) hiru soldadurako makina bat da, produktu irregularretarako nahiz arrastatze gaitzeko produktuetarako kuxin motako ontzia egiten duena, ontzian gas injekzioa egiteko aukerarekin (MAP).
PV-550 LSH I X / PV-550 SPH I X familiako makina biltzaileek film bobina bat daukate makinaren behealdean, eta bereziki gomendatzen dira produktu irregularrak nahiz arrastatze zailekoak biltzeko.
Familia honek, ULMA makinen betiko sendotasun, erabilerraztasun eta fidagarritasunari, moldakortasuna eta formatu aldaketarako malgutasuna gehitu die. Gainera, bertsio gama zabala eskaintzen du, eta horri esker, makina bikain egokitzen da aplikazio bakoitzak eskatzen dituen bilketa beharretara.
Makina biltzaileon malgutasun handia eta egiaztatutako fidagarritasuna direla-eta, ezarpen handia daukate elikagaien merkatuan oro har, eta bereziki balioetsita daude hainbat sektoretan, hala nola nekazaritzaren, okelaren, esnekien eta abarreko sektoreetan.
EZAUGARRI NAGUSIAK
- Makina hau altzairu herdoilgaitzez eta korrosioaren kontrako tratamenduarekin babestutako materialez eraikita dago.
- Lanerako noranzkoa eskuinetik ezkerrerantz.
- PV-550 LSH I X bertsioa
- Zeharkako soldadura, ildaska horizontaleko barailarekin.
- Luzetarako soldadura sistemak hiru arrabol pare dauzka filma soldatu eta luzetara arrastatzeko. - PV-550 SPH I X bertsioa
- Zeharkako soldadura, "hari motako" soldadura barailarekin.
- Hari motako luzetarako soldadura sistema, filma soldatu eta ebakitzeko arrabol konikoak darabiltzana, film zerrenda bobinatzeko sistema motorizatuarekin. - LSH motako zeharkako soldadura burua (soldadura luzea), 550 mm-ko zabalera duena.
- Luzetarako soldadura sistemaren garaiera doitzeko gailu motorizatua.
- Bobina euskarri bikoitz autozentratzailea.
- 2 metro luze den elikadura orga.
- Konformazioko molde zabalgarria.
- Ontziaren luzera produktuaren luzeraren arabera doitzen da.
- "Produkturik ez - Poltsarik ez" eta "barailetan gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna" funtzioak.
- Kristal likidozko pantaila (LCD), makinaren parametroak doitzeko eta egoerari buruzko diagnostikoa eta informazioa eskuratzeko.
- 20 produkturen parametroak ere memorizatu ditzake.
AUKERA NAGUSIAK
- Mota eta luzera desberdinetako elikadura orgak.
- Film inprimatua zentratzeko fotozelula.
- Gasa injektatzeko sistema (PV-550 LSH I X).
- Hondar oxigenoa analizatzeko gailua (PV-550 LSH I X).
- Elikadura automatikorako hainbat sistema.
- Dentsitate baxuko polietileno filmerako bertsioa (LDPE).