You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) OCEAN
Product Menu

OCEAN

Flow Pack makina biltzaile horizontal honek (HFFS) film atzeragarriz ontziratzen du arrain izoztua, eta produkzio handietarako erabiltzen da.

OCEAN

Ontziratze makina berri honek film atzeragarriz biltzen du arrain izoztua, eta produkzio handietarako erabiltzen da.

Makina, bere osotasunean, herdoilgaiztasun eta garbitasun eskakizunei erantzuteko diseinaturik dago, elikagaien sektoreak hala eskatzen baitu. Makina altzairu herdoilgaitzez eta material plastikoz eraikita dago goitik behera. Makina honek baditu sektorearen higienizazio beharrei erantzuteko giltzarriak diren zenbait alderdi, alegia: plaka bertikalean diseinaturik egotea; zeharkako soldadura sistema berriaren sinpletasuna eta zikinkeriaren pilatze guneen minimizazioa.

Makinak zeharkako soldadura buru berri bat dauka, mugimendu orbitala egiten duena, eta horri esker, produkzio handiak lor daitezke. Sistema berri honen bidez, sinplifikatu egiten da produktuak barailetan zehar egiten duen bidea. Ondorioz, makinaren produktibitatea handitu egiten da, baztertze eta birprozesatze maila minimizatu egiten baita.

Makina hau ezin hobea da arrain izoztuaren sektorerako, tamaina txikikoa delako (5 m2 baino ez du hartzen), produkzio ahalmen handia duelako eta erabilerraza delako.

TRLX-200 uzkurtze tunel berriak uzkurtze ahalmen handia du abiadura handian. Horri esker, produktuari akabera perfektua emateaz gainera, ontziratzeko makinaren produkzioa eroso xurga daiteke.