You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) ATLANTA HI-TECH
Product Menu

ATLANTA HI-TECH

Flow Pack makina biltzaile horizontal hau (HFFS) hiru soldadurako makina bat da eta kuxin motako ontzia egiten du, gama barruan dagoen maila teknologiko altuenarekin.

ATLANTA HI-TECH

ATLANTA HI-TECH modeloa, izatez, maila handieneko teknologia daraman modeloa da ULMA makina biltzaile horizontalen gaman, izan ere, makinaren hiru ardatz nagusien mugimendu nagusiak sinkronizatzen dituen ardatz askoko kontrolagailu elektroniko bat darama.

Kontrolagailu elektroniko horri esker, makina oso moldakorra eta malgua da produktu aldaketetan; gainera, dinamika aparta erakusten du makinaren mugimenduetan. Teknologia horren ondorioz, eta makinaren fidagarritasun, diseinu ergonomiko, garbitzeko erraztasun eta higienearen ondorioz -denak ere ATLANTA familiaren ezaugarriak-, makinari errendimendurik handiena eta goreneko prestazioak atera dakizkioke. ATLANTA HI-TECHek, gainera, askotariko elikagailu automatiko eta erdiautomatikoak txertatzeko aukera ematen du.

Emaitza, ATLANTA HI-TECH makina biltzailea da. Flow Pack makina hau gai da aplikaziorik zorrotzenei erantzuteko, bai eskuz elikatutako ezarpenetan, bai ontziratze lerro automatiko batean makina biltzaile bat jartzea eskatzen duten instalazioetan.

EZAUGARRI NAGUSIAK

  • Makina elektroniko honek hiru motor independente ditu (barailak, arrabolak, elikadura orga) eta motor horiek ardatz askoko kontrolagailu elektroniko baten bidez sinkronizatzen dira.
  • Plaka bertikalean eraikia, makinaren higiene eta garbitasunik handiena lortzeko.
  • Elementu mekanikoetan eta elektrikoetan sartzeko erraztasuna, mantentze lanetarako.
  • Lanerako noranzkoa ezkerretik eskuinerantz.
  • Zeharkako soldadura baraila birakariak, esfortzuen mugagailu elektronikoarekin.
  • Soldadurako hiru arrabol pare, eta filmaren luzerako arrastatzea irekiera pneumatikoarekin.
  • Bobina euskarri motorizatu autozentratzailea balazta balantzadunarekin.
  • 2 metro luze den elikadura orga.
  • Konformazioko molde zabalgarria.
  • Poltsaren luzera, ebaketa abiadura (eliptikoa), etab. ukimen pantailatik doitzen dira.
  • Ukimen pantailaren bidez makinaren parametroak doitzen dira, eta egoerari buruzko diagnostikoa eta informazioa lortzen.
  • 50 produkturen parametroak ere memorizatu ditzake.

AUKERA NAGUSIAK

  • Elikadura orga mota eta luzera desberdinetakoak.
  • Film inprimatua zentratzeko fotozelula.
  • "Produkturik ez - Poltsarik ez" eta "barailetan gaizki kokatutako produktuaren segurtasuna" funtzioak.
  • Motor independentea duen bobina euskarri motorizatua.
  • Zeharkako soldadura buruaren garaieraren doitze motorizatua.
  • 12"-ko koloretako pantaila, PC industrialean oinarritua, tenperaturaren kontrola pantailan txertaturik daramana.
  • Bobina aldaketa automatikoa.
  • Elikadura automatikorako hainbat sistema.
  • Makinak ezkerreko bertsioa du.
  • Bertsio herdoilgaitza ingurune hezeetarako.
  • Poliolefina atzeragarrietarako bertsioa.
  • DC motako baraila duen bertsioa.