You are here: Home Ontziraketa makinak Flow Pack (HFFS) FR 500
Product Menu

FR 500

1000 ontzi/min arte. Flow Pack makina biltzaile horizontal hau (HFFS) hiru soldadurako makina bat da, kuxin motako ontzia egiten duena. Bereziki diseinatuta dago ontziratze sistemetan txertatzeko abiadura ertain eta handiko aplikazioetan.

FR 500

FR 500 modeloa, teknologia goreneko modeloa da ULMA makina biltzaile horizontalen gaman.

Makina hau erabat elektronikoa da eta ardatz askoko kontrolagailu bat du makinaren mugimendu nagusiak sinkronizatzeko.

Bereziki diseinatuta dago ontziratze sistemetan txertatzeko abiadura ertain eta handiko aplikazioetan.

FR 500 modeloak daramatzan elikagailu eta kargagailu automatikoak bereziki diseinaturik daude bakery eta txokolate produktuen industriarako.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Plaka bertikalean eta altzairu herdoilgaitzez eraikia.
  • Makina elektroniko honek hiru serbomotor independente ditu (barailak, arrabolak, elikadura orga eta harilkatzeko gailu motorizatua) eta motor horiek ardatz askoko kontrolagailu elektroniko baten bidez sinkronizatzen dira.
  • Soldadurako lau arrabol pare.
  • Bobina aldaketa automatikoa.
  • Bobinak euskarrian finkatzeko sistema pneumatikoa.
  • 10"-ko ukimen pantaila koloretan, makinaren parametroak doitzeko eta egoerari buruzko diagnostikoa eta informazioa eskuratzeko.
  • Orgak kate desplazatua du.
  • Sarrera uhalaren gainean uhal motorizatua darama.
  • Pakete hutsak eta gaizki ebakiak kanporatzeko gailua.
  • Aplikazioa eta produktua nolakoak diren, elikadura orgen serie oso bat dago aukeran.

AUKERA NAGUSIAK

  • Kodetzailea.
  • Plater hotza soldadurako arraboletan.
  • Goiko eta alboko laguntza.
  • Arrabolen arteko xurgapena.
  • DCAM baraila.
  • Toles ingeles mekanikoa edota aire bidezkoa.